Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontenelle, Bernard Le Bovier de

Filosofo eta poeta frantsesa (Erruan, 1657 - Paris, 1757). Corneilleren iloba zen. Modernoen aldeko jarrera hartu zuen bere Digression sur les Anciens et les Modernes (1687) obran eta antzerkiak ere idatzi zituen, arrakastarik gabe, ordea. Entretiens sur la pluralité des mondes (1686) eta Histoire des oracles (1687) obretan jakintza herriratzen saiatu zen. Frantziako akademiarako (1691) eta Jakintzen akademiarako (1697) hautatu zuten; Eloges eta Préfaces ugariak idatzi zituen, balio handikoak. Fontanelleren jokabidea kontuan hartuz, XVIII. mendeko filosofoen aitzindari dela esan daiteke.