Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontetxa

Lantaron udalerriko herrigunea (Araba). 118 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarriak dira San Nikolas parrokia erromanikoa, XV-XVI. mendeetako Orgaztarren edo Hurtado de Mendozaren dorrea eta jauregia eta XIV-XV. mendeetako Kondestablearen dorrea. Bertakoa zen José Mardones opera kantaria (1868-1932), bere garaiko hoberenetakoa izan zena.