Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ford, Gerald Rudolph, Jr

Estatu Batuetako politikaria (Omaha, 1913). Estatu Batuetako 38. presidentea, errepublikarra. Watergate arazoa gertatu zenean, lehendakariordea zen eta R. Nixon lehendakariaren lekua hartu zuen (1974). 1976ko hauteskundeetan J. Carterrek irabazi zion.