Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontellas

Nafarroako hegoaldeko udalerria (Tuterako merindadea). Mugak: iparraldean Tutera, Cabanillas eta Ebro ibaia, ekialdean Ribaforada eta mendebalean eta hegoaldean Ablitas. Goratasuna 277 m. 22,27 km2. 1998ko datuen arabera, 646 biztanle (fontellastarrak). Auzoak: Fontellas eta El Bocal. El Bocal auzoa Ebro ibaiaren ertzean dago, eta bertan hasten da Ubide Inperiala. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko Euskararen Legearen ondorioz, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (garia, barazkiak, artoa, mahatsa), abere hazkuntzan (behi azienda) eta zerbitzuetan (Nekazaritza Eskola) oinarritua da.  v  Historia. Antzinako dokumentuetan Fonteillas edo Fonteyllas izenaz ageri zen Fontellas. Alfontso I.a Gudularia Aragoiko erregeak 1117. urtean Tuterari emandako foruen mende egon zen Fontellas. Erregetzarako Gerra garaian (1710) herria erre eta hustu egin zuten.