Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontana, Domenico

Italiar arkikekto eta urbanista (Melide, 1543 - Napoli, 1607). Sixto V.a Aita Santu zela (1585-1590) arkitekto ofiziala izan zen; Sixtina kapera eraiki zuen Santa Maria Maggioren eta Letrango jauregiaren aurrealdea jaso zuen (1587). Sixto V.a hiltzean, Napolira joan zen (Errege Jauregia, 1600-1602). Haren estiloak, Michelangelo eta Vignole oinarritzat hartuz, Maderna eta Berniniren eraikitzeko modurako bidea zabaltzen du.