Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontana, Carlo

Italiar arkitekto, dekoratzaile eta eskultorea (Brusata, 1634 - Erroma, 1714). 1650aren inguruan Erroman hartu zuen bizilekua, eta P. de Cortonarekin eta C. Rainaldirekin ikasi zuen; ondoren Berniniren laguntzaile izan zen luzaz. Eliza eta kapera ugari eraiki zituen Erroman: San Marcello del Corsoko aurrealde okertua, Cibo kapera Santa Maria del Popolon (1683-87), Trastevereko Santa Zeziliako ataria (1702). Juvararen maisu izan zen, eta Austriako arkitekto barrokoengan eragin handia izan zuen, bere idatzien bidez batez ere (discorsi).