Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fontaine, Just

Frantses futbol jokalaria (Casablanca, Maroko, 1933). Munduko Futbol Txapelketa bateko azken fasean gol gehien sartu dituen erdiko aurrelaria da. Nizako OGC taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen 1954 eta 1956 urteetan, hurrenez hurren. Hurrengo urtean Stade Reims taldera aldatu zuten eta 1958ko Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen. Hurrengo urtean, Europako Kopako finala galdu zuen, Di Stefano eta Gentoren Real Madriden kontra. 1960an berriz irabazi zuen Frantziako txapelketa. Bi urtetan txapelketako golegile nagusia izan zen: 1958an 34 gol eta 1960an 28 sartu zituen. Frantziako selekzioarekin 31 gol sartu zituen 20 partidatan. 1958ko munduko txapelketan, Suedian, Frantzia hirugarren geratu zen: Fontainek 13 gol sartu zituen guztira, orain arte mundu txapelketa bateko azken fasean jokalari batek sartu duen gol kopururik handiena.