Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fombellida, Tatus

Gipuzkoar sukaldaria. Sukaldaritzaren munduan murgildutako familia baten baitan sortua. Madrilgo Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak, eta ondoren praktikak egin zituen Suitzan, Lausanan. Ostalaritza Eskolan bere promozioko sari berezia jaso ostean, familiako jatetxean hasi zen lanean. Beranduago, Donostiako Alde Zaharrean bere jatetxea zabaldu zuen. Gastronomiako Sari Nazionala lortu zuen.