Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fomalhaut

(Ar. fam al-hawt, “arrainaren ahoa”) Lehen mailako izarra Hegoko Arrainaren konstelazioan. Itxuraz duen argitasunagatik, zeruko 18. izarra da. Kolorez zuria da, eta azaleko beroa 10.000° C-koa du. Lurretik 23 argi-urtera dago eta bere guztizko argitasuna eguzkiarena baino 16 bider distiratsuagoa da.