Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Folquet

(«Folquet de Marseille» deitua) Proventzako apaiz eta olerkaria (Marseilla, 1160 - Tolosa, 1231). Gorteko olerkaria zen; idatzi zituen kantuetatik hogeita hamar inguru gorde dira gaur arte. Thoronet-eko abate eta gero Tolosako apezpiku (1205) izan zen; Simon de Montfort-ekin batera, albitarren etsairik gogorrenetakoa izan zen. Bere elizbarrutian Inkisizioa eta fraide domingotarrak sartu zituen.