Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Follet, Ken

Galestar idazlea (Cardiff, 1945). Filosofia ikasketak egin zituen Londresen, eta ikasketak bukatu ondoren kazetari gisa lan egin zuen denboraldi batez. Londresko argitaletxe bateko zuzendari laguntzaile izan zen, eta zenbait eleberri idatzi zituen, arrakasta handirik gabe. 1979an Orratz begia argitaratu zen, eta best seller salduenetakoa izan zen. Handik gutxira Ekaitzen uhartea azaldu zen, eta horrekin misterio idazleentzako Edgar saria irabazi zuen. Haren hurrengo laneak ere, beldurrezko eleberriak guztiak, izugarrizko arrakasta izan zutn: Hiru halako (1979), Giltza Rebecan dago (1980), San Petesburgoko gizona (1982) eta Lehoien harana (1986). Bien bitartean, eta Texasko enpresaburu baten enkarguz, Arranoaren hegalak (1983) idatzi zuen. Haren liburu ospetsuena, baina, Lurarren zutabeak da, 1989an argitaratua; hura da idazlearen kutuna eta irakurleen eta kritikarien onarpen zabalen izan duenetakoa. Mila orritik gorako eleberri mamitsu eta mardula da, Europako Erdi Aroan kokatua, katedral baten eraikuntzari buruzkoa. 1990. urtetik aurrera, eleberri hauek argitaratu ditu: Gau bat uretan (1991), Arriskuz betetako dirutza (1994), Askatasuna izeneko leku bat (1996), Hirugarren bikia (1996), eta Herensugearen ahoan (1998).