Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fitzgerald, Georges Francis

Irlandar fisikaria (Dublin, 1851 - Dublin, 1901). Dublingo unibertsitateko irakaslea izan zen. Uhin elektromagnetikoak aztertu zituen Hertzek berak zehaztu baino lehen, eta, Albert Michelson amerikar fisikariaren saioen emaitza negatiboa azaltzerakoan, gorputzak mugimenduan murrizten direlako hipotesia aurreratu zuen, Hendrik Lorentz fisikari holandarrak adierazi zuenaren antzera (1893). Einsteinen erlatibitatearen teoriaren aitzindaria da hipotesi hori.