Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fitzgerald, Ella

Estatu Batuetako jazz kantaria (Newport News, Virginia, 1918 - Los Angeles, Kalifornia, 1996). Chick Webb-en orkestran sartu zen 1934ean, eta hura hiltzean taldearen zuzendaritza hartu zuen (1939-1941). Ondoren, mundu guztian zehar kantatu zuen. Bere diskoen artean, aipatzekoak dira: Lady Be Good (1946), Porgy and Bess (L. Armstrongekin, 1958), How High the Moon (1960). 1970 eta 1980ko hamarkadetan kantatzen eta grabatzen jarraitu zuen. Diabetesak eraginda, begietako gaitza izan zuen eta betaurreko handi batzuk erabili behar izaten zituen emanaldietan. 1986an bihotzeko ebakuntza egin zioten, baina abesten jarraitu zuen. 1993an, diabetesaren eraginez, oinak moztu behar izan zizkioten. Los Angelesen hil zen 1996an.