Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fizeau

Frantses fisikaria (Paris, 1819 - La Ferté-sous-Jouarre, 1896). Foucault-en lankidea izan zen eta fisikako irakaslea Parisko eskola politeknikoan. Optikari buruzko azterketak egin zituen, eguzki espektruaren nukleo infragorriari buruzkoak batez ere. Eguzkiaren aurpegiaren lehen dagerrotipoa egin zuen (1845). Argiaren lastertasuna neurtu zuen lehena izan zen. Doppler efektua argi uhinen kasuan ere betetzen zela ikusi zuen; horrela aurkitu ahal izan ziren izar bikoitzak eta aztertu ahal izan zen Saturnoren eraztunen errotazio mugimendua. Frantziako Zientzia Akademiako zuzendari eta Britainiako Errege Elkarteko kidea izan zen.  v  Fizeauren esperimentua. Opt. Argiaren lastertasuna kalkulatzeko egiten den esperimentua; n errefrakzio maila duen eta v lastertasunaz mugitzen den gai batetik argia zein lastertasunez igarotzen den kalkulatzeko egiten da. 1851n egin zuen Fizeauk lehenengo esperimentua baina historian zehar beste saio asko egin dira tresna aurreratuagoak erabiliz.