Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fitzgerald, Francis Scott Key

(Scott Fitzgerald deitua) Estatu Batuetako eleberrigilea (Saint Paul, Minnesota, 1896 - Hollywood, 1940). Jatorriz irlandar familia batekoa zen, eta oso gazte zela zaletu zen literaturaz. Gainerako jakintza alorrak alde batera utziz, Princetongo unibertsitatea titulurik atera gabe utzi zuen eta Ryan jeneralaren laguntzaile egin zen, lan horrek idazteko beta ematen ziola eta. This Side of Paradis (1920, Paradisuaren alde hau), gerra bitartean idatzia, manifestu moduko bat izan zen, gerra ondorengo gazteek bereganatuko zutena (“jainko guztiak hil dira; gerra guztiak eginak daude; gizonarengan jarritako itxaropen oro huts atera da”). Gainerako obren artean, aipatzekoak dira: The Beautiful and Damned (1922 Ederrak eta kaltetuak), eta The Great Gatsby (1925, Gatsby handia, Xabier Olarrak euskaratua), gazte erromantiko bat emakume harro, ergel eta bihotzik gabeko baten eskuetan nola amiltzen den erakusten duena. Bere liburuetan deskribatu zituen protagonisten amaiera berbera izan zuen, alkohol gehiegizkoak hil baitzuen. Haren idatzi autobiografikoak 1945ean argitaratu ziren The Crack Up titulupean. Hollywoodi buruzko azken eleberri bat utzi zuen argitara gabe,The Last Tycoon (1941, Azken aberatsa).