Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fitxa

iz. Jokoan, jokalari bakoitzak irabazita dituen tantoak adierazteko erabiltzen den marfilezko, egurrezko edo beste gai batez egindako pieza.  v  Kartoizko edo metalezko pieza txikia, zenbait dendatan, lantegitan eta abarretan txanpon gisa erabiltzen dena.  v  Ziber. Informazioa gordetzeko txartela; fitxan idatzita, zuloen bidez adierazita, eta beste zenbait eratara gorde daiteke bertan informazioa.  v  Antropometria fitxa. Pertsona baten gorputzaren neurriak eta ezaugarri bereziak adierazten diren agiria, bereziki, poliziak pertsona hori identifika dezan egiten dena.