Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer Cafranga, José Joaquín

Gipuzkoar itsasgizona eta astronomoa (Pasai Donibane, 1763 - Bilbo, 1818). Itsas ikasketak egin ondoren Caracasko Gipuzkoako Konpainiaren ontzietan aritu zen Venezuelarako bidean, eta preso hartu zuten ingelesek. Aske geratu ondoren Suitzara jo zuen eta astronomia ikasketak egin zituen bertan. Handik Ameriketara abiatu zen eta Estatu Batuetako Filosofia Elkarteko kide izendatu zuten. Frantziako Institutu Nazionaleko kide izendatu zuten 1813. urtean. Euskal Herrira itzulitakoan (1817), Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.