Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer Cafranga, Joaquín María

Gipuzkoar politikari liberala (Pasai San Pedro, 1777 - Arrasate, 1861). Ameriketan hasi zen politikan eta diplomazia eta administrazio karguak izan zituen Argentina eta Peruko lurraldeetan. Espainiara itzuli zenean Gorteetako diputatu hautatu zuten (1820), baina handik hiru urtera, berriro absolutismoa ezarri zenean, Fernando VII.ak hiltzera kondenatu zuen eta Gibraltarrera lehendabizi eta Parisa gero erbesteratu behar izan zuen. Parisen zegoela Katalina Erausoren historiari buruzko lan bat idatzi zuen (espainieraz, frantsesez eta alemanieraz argitaratua) eta Cervantesen Izpirituari buruz beste bat ere argitara eman zuen. Espainiara itzuli zen Maria Kristinak erregina egin eta amnistia dekretatu ondoren. 1837. urteko Konstituzioa prestatu zuen. Gorte Konstituziogileko lehendakari, Madrilgo alkate (1840) eta Estatuko ministro izan zen Esparterorekin.