Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer Bassa

Kataluniako margolari eta miniaturagilea (1290-1348). Aragoiko Alfontso IV.arentzat lan egin zuen eta Jakue II.aren aginduz Codigo de los Usatges liburuko marrazkiak egin zituen. Pedralbesko komenturako, Nekaldiko eta Ama Birjinaren bizitzako pasarteak margotu zituen. Zaragoza, Lleida, Valentzia eta Perpinyako elizetan lan egin zuen. Giottoren eragina igartzen zaio.