Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer, Vicente

Katalan jesuita ohia (Bartzelona, 1920). Bartzelonan ikasi zuen, eta 16 urte zituelarik Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, errepublikanoekin. Gerra bukatu ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen. 1944. urtean Jesusen Konpainian sartu zen. Heziketa bukatu zuenean, Indiara joan zen, eta bertan Nekazaritzaren Garapenerako Batzordea sortu zuen, eta nekazarien arteko elkartasuna bultzatu zuen. 1970ean Ana Perry kazetariarekin ezkondu zen, eta Jesusen Konpainiatik bota zuten. Horren ondoren, India utzi behar izan zuen. 1994an Vicente Ferrer Fundazioa sortu zuen Bartzelonan, eta “aita edo ama pontekoaren” irudia bultzatu zuen, Indiako haurrei janaria, heziketa, jantziak, txertoak eta laguntza medikua eskaintzeko bide bezala. 1998an Lankidetzaren Príncipe de Asturias saria eman zioten. Horrez gainera, Holandako gobernuak proiektu ekologikorik onenari urtero ematen dion saria eman zioten 1994an. Urte horretan bertan, ura eta argia eguzki energiaren bidez lortzen duen Deulofeu kolonia inauguratu zuen.