Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer Salat, Carlos

Espainiar enpresaburu eta kirolaria (Bartzelona, 1931 - Bartzelona, 1998). Espainiako Olinpiar Batzordeko lehendakaria izan zen 1987. urteaz geroztik, eta CEOE (Confederación Española de Organizaciones Empresariales) erakundeko fundatzailea (1977). Kimika ingeniaritza ikasi zuen Bartzelonako Sarriá Institutuan. 1964an ekonomia zientzietako ikasketak bukatu zituen, eta urtebete geroago, filosofia eta letretakoak. Kirolari gisa, tenisean nabarmendu zen, eta Espainiako hainbat txapelketa irabazi zuen. Hainbat enpresatan lan egin zuen: Ferrer Internacional farmazia enpresa, IBM World Trade Corporation (1986-1996), SEAT-Wolkswagen, Electrolux Holding, Zurich International.