Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández, Álvaro

Gipuzkoar argazkilaria (Donostia, 1964). Gipuzkoako Argazki Elkarteko (SFG) kidea eta baita f/22 taldekoa ere. Profesionaltasunaren bidetik abiatu zen hasieratik. Bartzelonan osatu zuen bere prestakuntza: alde batetik, publizitateko argazkilaritzara bideratua (1986-87) eta bestetik, berriz, sorkuntzako argazkilaritzari bideratua (1987-88). Bi ikastaldi horiek beka bidez egin zituen eta, besteak beste, Humberto Rivas, Toni Catany, Joan Fontcuberta eta Manel Ubeda izan zituen irakasle. Ikasketak bukatuta, Bartzelonan hartu zuen bizilekua. Districte aldizkariaren argazkilaritza sailaren ardura hartu, eta publizitate argazkilari zenbaiten laguntzaile modura hasi zen lanean. Gaur egun, bere publizitate estudioan lan egiten du.