Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández Santos, Jesús

Espainiar eleberrigile, zinema zuzendari eta gidoigilea (Madril, 1926). Bere lanaren ezaugarri nagusia errealismo objektiborako joera da. Los Bravos (1954) eleberria izan zen, kritikarien esanetan, bere garaiko eleberrigileen belaunaldiaren lehen adierazpenetako bat. Belaunaldi horretako kide ziren, besteak beste, Rafael Sánchez Ferlosio, Ana María Matute, Ignacio Aldecoa eta Juan Goytisolo. Lanik aipagarrienen artean ditu La hoguera (1957); Cabeza rapada (1958, ipuinak); Laberintos (1964) eta El hombre de los santos (1969). 1982. urtean Planeta saria irabazi zuen Jaque a la dama lanarekin. Azken urteetan zinemagintzan ari da.