Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández Guerenabarrena, Zuriñe

Arabar musikagilea (Gasteiz, 1965). Jesús Guridi Musika Eskolan akordeoi ikasketak egin zituen, eta konposizio ikasketak egin zituen Carmelo Bernaolarekin. Fuga eta kontrapuntu ikasketak J. C. Arriaga Musika Kontserbatorioan egin zituen. Ikastaroak egin ditu bestalde, Frantzia, Italia eta Espainian zehar. Antzezlan eta pelikulen orkestrazio lanak egin ditu.