Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipe Ia

Frantziakoa. Frantziako erregea 1060-1108 bitarteko urteetan (1052 - Melun, 1108). Henrike I.a bere aita bizi zelarik koroatu zuten 1059an, eta 1060an bere osaba Balduin V.a Flandesko kondearen babespean egin zuten errege. Casselgo porrota jasan behar izan zuen (1071), baina Frisiako Robertorekin hitzarmen bat egin eta, haren iloba Holandako Bertarekin ezkondu zen (1072-73). 1066an Ingalaterrako errege zen Normandiako Gilen I.a Konkistatzailea, bere mendekoa, indartzen ari zela ikusirik, Roberto Curteheuse, haren semea, aitaren kontra bultzatu zuen (1078), eta Gilen II.a Gorria Ingalaterrako errege berriaren kontra ere lagundu zion. Emaztearengandik bereizi eta Montforteko Bertraderekin bigarrenez ezkontzean (1092), Aita Santuak eskumunikatu egin zuen (1095-1105), eta horregatik ezin izan zuen parte hartu Lehen Gurutzadan. Vexin eta Valois beneganatu zituen, Bourges erosi eta Vermandois bere anaia Hugori eman zion.