Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipe Ia Suabiakoa

Germaniar enperadorea 1198-1208 bitarteko urteetan (1177 - Bamberg, 1208). Frederiko Bizar-Gorriren semea zen. Würzburgeko apezpiku izan zen (1190), baina bere anaia Henrike VI.arengandik Toskana, Matilde kondesaren estatuak (1195), eta Suabiako dukerria (1196) hartu zituen. Brunswick-eko Oton IV.ak nobleak eta Inozentzio III.a bere alde bazituen ere, Filipe izan zen hautatua enperadore (1198). Hala ere, Inozentzio III.a bere aldera ekarri zuen (1204). Hil egin zuten.