Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fehling, Hermann

Alemaniar kimikaria (Lübeck, 1812 - Stuttgart, 1885). Stuttgart-eko eskola politeknikoan egin zituen ikasketak. Becquerelen eta Barreswillen metodoari buruzko ikerketak egin zituen eta azukreak bereizteko bere izena duen metodoa asmatu zuen.  v  Fehling-en erreakzioa. Med. Gernuan glukosarik baden ala ez jakiteko egiten den analisia. Sodio-potasiozko tartratoz eta kobre sulfatoz osatutako erreaktiboaz egiten da.  v  Fehling-en likorra. Kim. Azukre erreduzitzaileak bereizteko erabiltzen den erreakzio eragilea. Kobre gatzak, hidroxilo alkalino bat eta tartariko azidoa ditu osagaiak.