Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Feigenbaum, Mitchell

Estatubatuar matematikaria (Filadelfia, 1945). 1970. urtean zientzia esperimentalaren gertakariek lehen graduko ekuazio matematikoak ondorioztatzen dituztela azaltzen saiatu zen: eragilea areagotzen bada, ondorioa ere areagotu egiten da; baina eguneroko bizitzan, eredu sinple horiek kaosa sortzen dute. Feigenbaumi esker jakin da linealtasunetik kaoserako aldaketak ekuazio erraza duela eta hori aldez aurretik asma daitekeela. Era horretan, kaosaren teoriaren oinarrizko matematika asmatu zuen. Gaur egun meteorologian, aerodinamikan eta ekologian erabiltzen da, besteak beste.