Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Feiffer, Jules

Estatubatuar marrazkilaria (New York, 1929). Art Students League-n eta Pratt Institutuan ikasi zuen. 1949. urtetik 1951. urtera egunkarien igandeko gehigarri ilustratuetan Clifford izeneko lana argitaratu zuen. Armadan egin zituen bi urteetan, marrazki bizidunak egin zituen transmisio taldearentzat. 1956an New Yorkeko The Village Voice astekari intelektualean hasi zen lanean. Aldizkari horretarako egindako lehen marrazkiak bi liburuotan daude bilduta: Sick, Sick, Sick (1958) eta Boy Girl, Boy Girl (1961). Horiez gainera, beste lan hauek ere egin zituen: Passionella and Other Stories (1959), Munro, George’s Moon eta Boom! Music-Hallerako ere hainbat ikuskizun saritiko egin zituen.