Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko-Gilen Ia

(«Errege-sarjentu» deitua). Prusiako erregea 1713-1740 bitarteko urteetan (Berlin, 1688 - Potsdam, 1740). Frederiko I.aren semea eta ondorengoa. Ekonomia bultzatu zuen bere aurrekoaren gehiegikerien kontra, baina Frederiko-Gilen Hautesle Handiaren lana berak eraman zuen benetan aurrera. Administrazioa berritu zuen, ekonomia bultzatu, eta nekazaritza eta nekazarien egoera hobetu. Armadari eman zion, ordea, laguntzarik handiena, eta gudaroste handi bat eratu zuen. Atzerriko politikan, Iparreko Gerran azken aldera sartu zen, eta Mendebaleko Pomerania eta Stettin irabazi zituen (Stockholmeko hitzarmena, 1720). Bera izan zen Prusiaren handitasuna iritsi zuena.