Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eujenio IIIa

Bedeinkatua deitua. 169. Aita Santua (Pisa, ? - Tivoli, 1153). Aita Santua 1145-1163 urteetan. Aita Santu horren izendapena harriduraz hartu zuen Europa guztiak, Zisterkon fraidea baitzen, eta esperientziarik gabea. Erromako errepublikarrek eta Bresciako Arnaldok behin baino gehiagotan Erromatik bota bazuten ere (Viterbora eta Frantziara), agintzeko erabili zuen zuhurtasunak herria berarengana erakarri zuen. San Bernardok deitu zion Bigarren Gurutzadaren porrotaren ondoren eta Erroma betirako utzi behar izan zuen.