Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euglenofizeo

izond. Bot. Euglenofitoen filumeneko izen bereko klaseko alga zelulabakar flageloduna. Zelularen polo batean txertatuta flagelo bat edo luzera desberdineko bi flagelo izaten dituzte euglenofitoek. Zelulan txertatutako flagelo horiei esker mugitzen dira. Estalki bat dute kanpoaldean, gogorra batzuek eta biguna beste batzuek. Errabdomonadal, heteronematal, esfenomonadal, euglenamorfal, eutreptial eta euglenal ordenak hartzen ditu alga klase horrek.