Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eugui, Garcia de

XIV. mendeko Nafarroako elizgizona. Fraide agustindarra, teologoa eta Baionako apezpikua izan zen. Nafarroako errege izan ziren Karlos II.a Gaiztoaren eta Karlos III.a Noblearen aitorlea izan zen, besteak beste. Nafarroako erregeen historia kronologiko bat idatzi zuen. Harena da, halaber, Cronicas de los fechos que fueron fechos antigoamemte en Spañia segunt se trueba proscripto en diversos libros antigos kronika liburua.