Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eukaristia

iz. Jesu Kristok, bere heriotzaren oroigarri, Azken Afarian ezarri zuen sakramentua; jaunartzearen sakramentua.  v  Eukaristiaren muina sustantzialdaketa da, ogia Jesu Kristoren haragi bihurtzen da, eta ardoa odol, eta mezaren ospakizunarekin lotua egon da beti. Jesu Kristoren hitzak hartzen dira oinarri, bera bertan dela sinesteko orduan. San Joanen ebanjelioan 6. kapituluan datoz hitzok: “Emango dizuedan ogi hau da nere haragia… Nere haragia da egiazko janari, eta nire odola egiazko ardo”. Hiru ebanjelio sinoptikoek aipatzen dituzte hitzok. Jesu Kristo eukaristian dagoela eta sustantzialdaketa gertatzen dela fedeko agindua edo dogma da Eliza Katolikoarentzat. Paulo VI.a Aita Santuak entziklika bat argitaratu zuen 1965ean (Mysterium fidei), dogma horren nondik norakoak azaltzen zituena. Eukaristiaren dogma Elizaren Gurasoen irakaskuntzetan oinarritzen da tradizio katolikoaren barruan. Lehen kristauen artean ere zabalduta zegoen eukaristiaren erabilera.