Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euklides

(Gr. Eukleidês, Sokratiarra deitua) Filosofo greziarra (Megara edo Gela, Sizilia, K.a. 450 - K.a. 380). Parmenide eta Sokratesen ikasle izan ondoren, bere eskola sortu zuen Megaran. Platonek bertan ikasi zuen. Elearren filosofiak bezala, bereak ere ukatu egiten du mugimendua; Platonen “ideien” teoria iragartzen du.