Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eugi Cabodevilla, Patxi

Nafar pilotaria (Aoiz, 1971). 1991n debutatu zuen profesional mailan Iruñeko Labrit frontoian. 1991n eta 1993an lauterdiko txapelketan txapeldunordea izan zen, eta txapelduna 1992an eta 1994an. 1996an eskuz banakako txapelduna izan zen. Euskadiko binakako txapelketan txapeldunordea izan zen 1996an, eta Espainiako binakako txapeldunordea 1997an. 1998an lauterdiko txapeldunordea izan zen, eta 2000. urtean lehen mailako eskuz banakako txapelketa irabazi zuen. Urte berean, Nafarroako lauterdiko txapeldun ere izan zen. Aspe enpresako pilotaria da, eta etorkizun oparoa iragartzen diote zaletu zein adituek. Julian Retegiren ikasle eta jarraitzeilea da Eugi.