Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxeberri, Hubert Denis

Lapurtar pintorea (Baiona, 1867 - Baiona, 1952). Zo eta Bonnat pintore lapurtarren ikasle izan zen. Artista handia izan zen, baita Parisko modako pintorea ere. Domina eta sari ugari jaso zuen. Obra nagusiak San Patrizio bi noble irlandar kristautzen (1896), Pegasoren jaiotza (1897), Les nounous (1899), Dotore bat (1900), Otsoak (1906) eta Sur la plage, à Biarritz (1907).