Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxeberria Iturralde, Damaso

Nafar idazlea (Bordele, 1834 - Elizondo, 1886). Azken Gerra Karlista garaian Nafarroako Batzorde Karlistako kide eta Baztango alkate izan zen. Liberalek erre zioten Datue jauregia eta jauregiarekin batera galdu ziren bere idazki guztiak. Damasoren abesti batzuk irakur daitezke Bonaparte printzearen idazkien artean.