Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarrieta Ortiz, Xabier

(«Txabi Etxebarrieta» deitua). ETA erakundeko buruzagia (Bilbo, 1944 - Tolosa, 1968). Jose Etxebarrietaren anaia zen. Ekonomiako ikasketak hasi zituen Bilbon 1962. urtean eta berehala nabarmendu zen hizlari jardueretan. ETA erakundearen V. Batzarreko kiderik nagusietakoa izan zen, bere anaiaren ildotik, eta erakundeko zuzendaritzako kide bihurtu zen. 1968. urteko ekainaren 7an hil zuten goardia zibilek, berak polizia kontrol batean goardia zibil bat hil ondoren. Etxebarrietaren aldeko hileta manifestazioak Euskal Herri guztira zabaldu ziren. Xabier Etxebarrietaren hilketa ETAren borroka armatuaren hasieratzat hartu ohi da.