Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarrieta Ortiz, Jose

Bizkaitar abokatua eta ETA erakundeko kidea (Bilbo, 1940 - Bilbo, 1973). Txabi Etxebarrieta ETA-ko buruzagiaren anaia zen. EGI-ko kidea izan zen ETA erakundea egituratzen hasi arte. Borroka armatuaren beharra aldarrikatu eta Maoren kutsua zuten ideia eta pentsamoldeak bultzatu zituen aipatutako erakundean. 1963. urtean atxilotu zuten lehen aldiz eta erbestera jo zuen espetxetik irten ondoren. ETA Euskal Nazioaren Askapenerako Higikunde Sozialista bezala definitu zuen lehena izan zen. 1966. urtean, abertzaletasun burgesaren aurrean langileen abertzaletasuna bultzatu zuen ETAren V. Batzarrean eta handik gutxira ETAren baitan sortu zen langile frontea bultzatu zuen. Anaia hil ondoren, elbarri erabat gaixotasun batengatik, hasi zen ETAko presoak defenditzen. Berebiziko garrantzia izan zuen Burgosko Auzian izan zuen defentsa jarduera (1970. urteko abenduan). 1973an hil zen, gazterik, elbarri utzi zuen gaixotasunarengatik.