Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erie ubidea

New Yorkeko estatuko ubidea. Buffalotik Albanyraino luzatzen da, eta Erie aintzira eta Hudson ibaia lotzen ditu. Sortalde kolonizatuaren eta sartalde kolonizatu gabearen arteko lotune garrantzitsua izan zen, eta sartaldera etorkin asko eraman zituen.