Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ericsson, John

Suediar ingeniaria (Långbanshyttan, 1802 - New York, 1889). Makina eta tresna asko asmatu zituen: lurrun galdara bat, aire beroko makina bat eta itsasontziak helize bidez mugiarazteko motor bat, besteak beste. 1851. urtean, probeta hidrostatikoa asmatu zuen, presiopean dauden fluidoen bolumena neurtzeko. Gudaroste federalarentzat Monitor izeneko korazatua egin zuen (1862), Estatu Batuetako Banakuntza gerran.