Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eridu

Behe Mesopotamiako antzinako hiri sumeriarra, Ur hiritik hurbil (gaur egun, Abu Sharain, Irak). Hiri garrantzitsua izan zen historiaurrean (El Obeideko zibilizazioa, K.a. 4000-3300). Hemezortzi santutegi ikertu dira dagoeneko. K.a. XX. mende inguruan hustu zuten hiria. 1946-1949 urteetan egin ziren Eriduko indusketa lanak.