Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erik Gorria

Norvegiar esploratzailea (Jeeren, 950? - 1110). Thorvald buruzagiaren semea zen; hilketa batengatik Islandiara erbesteratu zituzten biak, eta han hil zen aita. Erik ezkondu eta uhartean bizi izan zen, beste hilketa bat zela eta itsasoan ihes abiatu zen arte. Bidaia horretan Groenlandiara («lurralde berdea») heldu (982) eta bertan hiru negu eman zituen. Islandiara itzuli, negu bat igaro eta berriro itzuli zen kolono batzuekin Groenlandiara. Leif Erikssonen aita izan zen.