Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike III

Beltza. Germaniako enperadorea, 1039 - 1056 bitarteko urteetan (1017 - Bodfeld, Harz, 1056). Konrado II.aren semea. Jaun feudalen aurka borrokatu zen eta inperioaren ahala sendotu zuen. Bohemiako eslaviarrak (1041), poloniarrak (1041) eta hungariarrak (1045) mendean hartu zituen. Italiara joan ondoren, Gregorio VI.a Aita Santua bere lekutik kendu eta Aita Santu germaniarrak ezarri zituen. Henrike IV.aren aita izan zen.