Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike II

Herrena edo Santua. Germaniako enperadorea, 1002-1024 bitarteko urteetan (Abbach, Bavaria, 973 - Gottinggen, 1024). Bavariako dukea zen eta Oton III.a ahaidearen ordezkoa hartu zuen. Poloniarren aurka borrokatu eta Elba ibaiaren elkialdera egotzi zituen (1015). Clunyko erreforma bultzatu zuen Germanian eta Elizaren euskarri bihurtu zen. Bambergko apezpikutegia sortu zuen. Saxoniako azken enperadorea izan zen eta Konrado II.a izan zuen ondorengo. 1146. urtean egin zuten santu.