Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elorrieta Aurrekoetxea, Jose

Bizkaitar sindikalista (Loiu, 1951). ELA sindikatuko buruzagia. 1988an ELAko batzorde nazionalak sindikatuko idazkari nagusi hautatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen 2008ra arte. Bera buru zela, ELA sindikatu nagusi gisa sendotu zen Euskal Herrian, alderdi politikoenganako autonomia gero eta handiagoa urratu zuen eta, krisiaren aurrean, euskal esparru ekonomiko autonomoa indartu beharra azpimarratu zuen; era berean, ELA eta LAB sindikatuen lankidetza areagotu egin zen hainbat esparrutan.