Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elorriaga, Ramón de

Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1836 - Bilbo, 1898). Madrilen eta Erroman egin zituen ikasketak eta Bilboko Arte eta Lanbideetako Eskolako irakaslea izan zen. Erakustaldi askotan hartu zuen parte, eta 1875-1876 bitarteko urteetan Estatu Batuetan barrena ibili zen. Lan aipagarrienak: La muerte de Abel (1858, Abelen heriotza), Grupo de mendigos (1871, Eskale taldea), Los náufragos del Cantábrico (1876, Kantauri itsasoko galduak), La lección de baile (1877, Dantza eskola). Pintura lanez gainera, Elorriagak suhiltzaileen zerbitzurako tresnak asmatu zituen.