Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elorriaga

Gasteizko udalerriko herria, hirigunetik kanpo dagoena (Arabako Lautada). 44 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVIII. mende erdialdean galdu zen. Aipagarria da bertako San Pedroko eliza.  v  Historia. Gasteizko hermandadeko herria zen Elorriaga; kontseilu bakarra osatzen zuen Arkauteko herriarekin batera. Bertan biltzen ziren, 1332. urtetik aurrera, Elorriagako Zaldunak izeneko handiki arabarrak.