Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eloi, santua

Noyon-Tournaiko apezpikua, 641-660 urteetan (Chaptelat, Limousin, 588 - Noyon, 660). Urregina zen. Dionisio santuaren mausoleoa egin zuen eta Klotario eta Dagoberto errege frankoen dirugin nagusia izan zen. Noyongo apezpiku izendatu ondoren, kristautze lan gaitza egin zuen hango biztanleen artean; Solignaceko monasterioa sortu zuen (632) eta Frantziako iparraldeko kristau fedearen zabaltzaile handiena izan zen.  v  Jaieguna, abenduaren 1a. Urregin, zilargin eta forjarien patroia da.